Zelta Tigrea

Zelta Tigrearen karikatura: Irlandako hedabideek zerrenda berdeak dituen tigreak erabiltzen dituzte Zelta Tigrea irudikatzeko.

Zelta Tigrea (irlanderaz: Tíogar Ceilteach, ingelesez: the Celtic Tiger) 1990eko hamarkadatik hasi eta 2001 arteko Irlandako Errepublikaren hazkunde ekonomiko azkarra izendatzeko erabili ohi den ezizena da. Zentzu zehatzean, garaia (Zelta Tigrearen urteak) eta herrialdea izendatzeko erabiltzen da izendapena. Orain dela gutxi, komunikabideetan Zelta Tigrea 2 (Celtic Tiger 2) izendapena agertu da; horrekin, 2004 urtetik aurrera herrialdearen BPG % 5 hazi zela adierazten da. Hori zela eta, Irlandako Errepublikako Per capita Barne Produktu Gordina Europar Batasuneko bigarren handiena izan zen.

Celtic Tiger esaera lehenbiziko aldiz 1994ko abuztuan Morgan Stanleyk eginiko txosten batean agertu zen. 1980ko hamarkadan zehar, Hego Korea, Singapur, Hong Kong, Taiwan eta Ekialdeko Asiako zenbait herrialdek izandako hazkunde bizkorraren ondorioz irabazitako "Asiar tigreak" (edo "Asiar herensugeak", bestela) ezizenaren analogia bat dela pentsa daiteke. Zelta Tigrearen ekonomiari Booma edo irlandar mirari ekonomikoa izenez ere ezagutzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy